|
EHUN
MENDATEEN ANAIDIA ("Confrérie
des Cent Cols") Arautegia
Ehun mendateen klubean sartzeko, bizikletaz, gutxienez,
ehun mendate desberdin igo behar izan dira. 2. Atala: Soilik hartuko dira kontuan, ondoko izen
ofizialaren bat daukaten mendateak: - (Michelin, IGN(*),
edo atzerrian dagozkienak), 1900 baino beranduago argitaratutako mapetan
daudenak; - Tontorreko edo norabideak adierazten dituzten
seinaletan aurkitzen direnak. 3. Atala: Altuera minimorik ez dago, baino baldintza bat
bete behar da: gutxienez bost mendate., 2000 metro(**) edo
gehiagokoak. 4. Atala: Mendiak ez dira kontuan hartuko. 5. Atala: Ehun mendateen klubeko hautagaiak ez dute
kontrolaturik izan behar. Norbanakoaren plazerengaitik mendia eta txirrindula
maite dituzten kirolzaleen hitza sinesten dugu. 6. Atala: Urtero, urriaren 1etik otsailaren 1ra,
txirrindulariek zera bidali beharko dute: - Lehendabiziko urtea: Bere txirrindulari
lasterketan igondako mendateen zerrenda (100 edo gehiago, eta beraien
artean gutxienez 5, 2000 metro baino gehiagokoak); - Hurrengo urteetan: Denboraldi horretan igondako
mendate berrien zerrenda. 7. Atala: Zerrendak,“Ehun mendate” klubaren batzordeak
homologatuko ditu. 8. Atala: Lehenengo urtean, 75 libera edo
12 euroen harpidetza-kuotak (gaurkotu egin ahal izango dena) eskubidea ematen
dio bazkide berriari ondoko gauzak jasotzeko: - Bere izena duen “Ehun mendate” klubaren diploma
zenbakitua; - Klubaren domina; - Klubaren urtekaria; - “Infos Cent Cols” urteko boletina. Hurrengo urteetan: 50 libera edo
8 euroen harpidetza-kuotaren (gaurkotu egin ahal izango dena) trukean,
urtekaria eta “Infos Cent Cols” boletina jaso eta Anaidiaren ohorezko
fitxategian sartua izatea. 9. Atala: Urtero, abuztuaren 15ean ohiturari jarraituz,
mendate (berria edo ezaguna) baten tontorrean nazioarteko elkarretaratzea. 10. Atala: Kluba, Frantziako zikloturismo federazioaren 6384
bazkidea da. Beraz, federazioaren lizentzia, aseguru bat barne duena,
eskuratu daiteke eta baita ere klubeko asanblada orokorrean botoa emateko
eskubidea. 11. Atala: Bazkide guztiek, bere ohorea dela medio, arautegi
honi jarraituko diote. Estraineko zerrenda bidaltzeak, engaiamenduaren
seinalea izango da. 12. Atala: Gutunak, mendateen zerrendak, bazkidetza-kuotak
eta abar ondoko helbidera bidali beharko dira: Club des
"Cent Cols" 796 route de
la Tire FR -
74410 SAINT-JORIOZ (Frantzia) Telefonoa: +33 (0)4 50 68 57 49 Faxa: +33 (0)4 50 68 64 32 E-posta: henry.dusseau@wanadoo.fr
Jesús-Miguel
Garcia Iturioz, Bilbo, Espainia (Euskadi)
|