Europako Estatuen Miarritzeko Goi Biltzarren aurkako Kolektiboaren Deia

Europako Estatuen Miarritzeko Goi Biltzarren aurkako Kolektiboaren Deia

2000ko Urriaren 13-14

 

Kolektiboa :

Abertzaleen Batasuna, AC! Pays Basque, ATTAC Pays Basque, ATTAC 64, Coordination des Comités de soutien aux prisonniers Basques, CROC (Corrent Revolucinari OCcitan), Eraikizan, DAL Pays Basque, Haika, L.A.B, LCR Pays Basque, SUD PTT 64.

 

Nizan bildu gogo duten estatu eta gobernu buruen biltzarrean, Europaren instituzioak eta alor sozialaren arazoetaz mintzatu eta erabakiak hartuko dituzte. Miarritzen, urriaren 13 eta 14ean, Nizako biltzarraren gai ordenaren prestatzea eta finkatzea dute helburu.

Amsterdam, Cologne eta Lisboan iragan biltzarretan aurkako mobilizazioak egon ziren, Europaren garapena, jendearen oinarrizko beharrak baztertuz, liberalismoaren ildotik bete-betean eramaten baita. Beraz, orainartekoari segida emanez, Miarritzeko goi biltzarraren aurkako mobilizazioak ere hau adierazi nahi du :

 

Europa eta Mundua ez daude salgai.

Egiazko Europa soziala eraiki nahi dugu.

 

Egun eraikitzen ari garen Europa, sozial alorreko arau ezberdinetan, erdietsi abantaila sozialen kolokan jartzean, zerbitzu publikoen pribatizazioan, eta sozial alorreko erizpideak merkatuarenaren menpe ezarketan oinarritzen da.

Guk, aldiz, honelakoa Europa soziala nahi dugu :

- lan alorrean, malgutasunik, kordokarik, kanporaketarik eta langabeziarik gabekoa.

- bere jendearentzat egiazko babes soziala bermatuko duena.

- jendearen behar sozialak (osagarria, hezkuntza, etxebizitza, ura, energia, garraioa...) kondutan hartuko duena.

- hilabete sari duina bermatuko duena.

Ingurumena errespetatuko duen Europa nahi dugu

"Erika"ren hondamendiak, GEO-en (OMG) alorrean luzamena kentzearen ebaspenak, ohizko barietateen artean Estatu Batuetatik importatu GEO artoen presentzia eta Frantziako hego-mendebaldean erein izanak, Europaren ingurumenaren andeatzea frogatzen digute.

Guk honelakoa Europa nahi dugu :

- GEO-en, elikagaien importazioen eta bizidunen salmenten aintzinean begiratuki jokatzeko eskubidea.

- Ingurumena suntsitzen duen (garraio, laborantza, energia eta beste) produktibismorik gabekoa. Ingurumena arautuko duen lege bat, bereziki energia iturrien dibertsifikazio eta norabideaz, plazaratu eta eztabaidatu behar dugu

- Garapen desorekatua (landa eremu desertifikatuak eta hiri gainpopulatuak) zuzenduko duen lur antolaketa.

Kolektiboen askatasuna eta pertsonaren oinarrizko eskubideak errespetatuko dituen Europa nahi dugu.

Mundializazioa heldu zaigun honetan dena dabil harat honat ... jendea salbu. Europak ez du geriza eskubidea errespetatzen. Entrepresa anitzek lan eskubideak zapaltzen dituzte. Frantzian, parlamentuak burutu inkestak presondegien baldintza txarrak eta egoera lazgarria agerian utzi ditu. Euskal Herrian euskal presoen sustenguan egin diren mobilizazioek, beren ahaideengandik urrunketa eta barreiaketa politika erakusten digute.

Horregatik galdetzen dugu :

- presondegien baldintzen hobetzea eta presoak beren ahaideenganantz hurbiltzea.

- agiri edo paper gabekoen erregelan jartzea.

- etorkinen bozkatzeko eskubidea.

- lan eskubideen hobetzea.

- arrazakeria eta sexismoaren aurkako legediaren betetzea.

Herrien Europa, Europa demokratikoa nahi dugu.

Europako herriek beren kultura minorizatuen garatzeko eta beren hizkuntzen ezagutuak izaiteko eskubidea dute

Europaren instituzioen erreformaz ari dira egun eztabaidan Europaren Batasunaren barnean. Alta, orain arte, herrien gainetik pasatuz eta maiz beren eritzia galdetu gabe eraikia izan da.

Europak bere biztanleen zerbitzuan egon behar du. Herriek beren buruen jabe izan behar dute, eta beren etorkizuna erabakitzeko eskubidea izan behar dute. Herriak dira, eta ez estatuburuek soilik, Europa mailako beren arteko harremanetaz erabakiak hartu behar dituztenak.

Herri pobreekin elkartasuna erakutsiko duen Europa nahi dugu .

Egun, Lurrean, 200 aberatsek 2,5 miliar jendek bezainbeste ontasun dituzte; miseria ez da ekialdean eta hegoaldean soilik, estatu aberatsetan ere.

Herri bakoitzak bere garapen eredua hautatzeko eskubidea du, eta eskubide horren bururaino eramateko lagundua izateko ere.

Ezberdintasun horien apaltzeko, hona zer proposatzen dugun :

- Hirugarren munduko zorraren kitatzea (ezabatzea).

- Tobin zergaren sortzea, eta kukuleku fiskalen desagertaraztea.

- mundu mailako erakundeetan (OMC, FMI eta beste) herritarren kontrola eta gardentasunaren berma.

- Europako Batasunarekin bat egin nahi dutenentzat ahalmena emaitea, bi motako Europa egon ez daitezen.

- hezkuntza eta osagarriarentzat dohainezko zerbitzuak denentzat.

 

Sustenguak :

AC! National, APEIS, ATTAC 64, CDDHPB, C.E.S.P.R.I.M.E.R. Pays Basque, CFDT Banques, DAL National, ELB, Gauche Socialiste République Sociale, Gestoras Pro Amnistia, Herri Topa, LCR, Les Marches Européennes, M.E.I, MNCP, les VERT, SUD PTT National.

  

Contacter le collectif :

Collectif Contre le Sommet de Biarritz
Local d'AC! Pays Basque
11 rue Pannecau 64100 Bayonne

Email : ac.pays.basque@wanadoo.fr

Tél. & Fax  :  05 59 257 962

 

| SarreraDeiaLoturak | Egitaraua |