Egilea
EKIALDEKO WEBGUNEA : Egilea

AURKIBIDEA

    1. Egilea bera
    2. Bere deitura
    3. Familiaren etxaldea
    4. Bere azterlanak *
    5. Webgunearen eguneratze eta emendaketa
 
 
1. EGILEA BERA:

Hor behean webgune honen egilearen gaineko zenbait argibide atzemanen duzu :
 

Philippe ETXEGORRI, 1971/04/10ean Angoulêmen sortua (Frantzia)
Aita zuberotarra, Jeruntzen sortua (Biarno ala Zuberoa?) 
Ama erdalduna, Toulousekoa (Frantzia) 

Ingeniaritzako ikasketak Nancyn eginak ( Ipar-ekialdeko Frantzian, 5 urte) 
Ikasketak Zaragozan bururatuak (Aragoian, urte bat eta erdi) 

Lehen lanbidea Geoservices nazioarteko petrolio-zerbitzu entrepresan. 
Bigarren lanbidea Maier lantegian (Gernika)
Oraingo lanbidea CIE talde industrialean (Abadiño)

> Curriculum Vitae
e-mail baten igortzeko
Kasu! : e-maila
aldatu dut !

2. BERE DEITURA:

Interneten zernahi atzeman daiteke, eta ene deituraren zabaltzearen gaineko zenbait datu webgune batean irakurri dut. Itzulpen laburtua emanen dut, ingelesez baita:
 



Deitura honetako familiak Baxenafarroan ditugu (Donamartiri), Lapurdin (Angelu, Miarritze, Ezpeleta, Kanbo) eta Zuberoan (Eskiula). Biarnon ere badira (Billère, Jeloze, Jeruntze, Olorue, Paue, Aspe ibarran), bai eta Gaskoñan (Mont de Marsan), Toulousen eta Parisen.

Hego Amerikan, "adarrak" ere badira: Argentinan (Etchegorry) eta Uruguayen (Echegorri).



Ñabardura bat gehituko nuke: Eskiula Olorueko kantonamenduan da, eta ondorioz Biarnon, nahiz herri euskalduntzat ematen den.

Aldiz, Etxegorri izeneko familiak Jeruntzen (enea eta urruneko lehengusuena), Eskiulan eta Jelozen (urruneko lehengusu batena ere bai) baieztatzen ditut.

Eta ohar gisa, ene deitura ez da batere hedaturik, orain Bizkaiko herri batean agertzen bada ere.
 

3. FAMILIAREN ETXALDEA: Saletia - Sallet de haut

Hona hemen familiaren etxaldea, Jeruntzeko auzo euskalduneko azkenetakoa:
 

Salet, aitzinetik (51 kb)

Salet, saihetsetik (51 kb)

Salet, gibeletik (94 kb)

Gazterik han nündüzün bakantzetan artez arte.
 

4. BERE AZTERLANAK:

Bisitariak Euskara atalean beharbada jadanik irakurri du Fontes Linguae Vasconum aldizkarian Jeruntzeko Euskararen deskribapen laburra argitaratu dudala. Anitz laburtu behar ukan nuen. Bestela, ez zezaketen artikulu gisa argitara.

Geroztik, lanari jarraitu diot eta aitortu behar dut orain aski azterlan handia bilakatu dela, ehun orrialdez gainetikoa hain zuzen. Azterlan emendatu honen liburu baten argitaratzeko esperantxa dut, besteak beste lekukotasun anitz gehitu dudalako eta penagarri litzateke gal baledi.

Beraz, nornahik languntza edo aholkurik eman balin badiezadake, nirekin harremanetan ezar dadila otoi. Eskertuko diot, zalantzarik gabe.
 

5. WEBGUNEAREN EGUNERATZE ETA EMENDAKETA:

Hasi nintzenean, ez nuen uste hain lan luze eta nekagarria eginen nuenik. Orain, motelago nabil, batez ere nire indar gehien-gehienak hartzen baititu arestian aipatu azterlanak.

Saiatuko naiz gutxienez Zuberoako urteroko ekitaldiak gaurkoratzen, eta badut oraindik bukatu gabe bi gai hauek: Zuberoako ipuinak eta zubereraren ahoskerari buruzko artikulua.

Bisitariak beste gai jakingarri bat buruan badauka, igor mezu bat mesedez.
 
 
 
sartzera
Eskerrik hanitx zure jitearentako!
  (Eskerrik asko zure etortzeagatik)