zuberoa
EKIALDEKO WEBGUNEA : Zuberoa


AURKIBIDEA

1. Zuberoako berriak
2. Zuberoako herriak
3. Historia
4. Egungo egoera
5. Zuberoa euskal departamenduan
6. Zuberoako auzokoak
7. Biba Xiberua! elkartea
8. Euskarazko irratiak eta tokiko komunikabideak
9. Zuberoako sindikatua eta herrien erkidegoa
10. Pastoralak eta maskaradak
11. Zuberoako literatura
12. Zuberotar ezagunak

Sarrera


ZUBEROAKO MAPA (55 ko)

1. ZUBEROAKO BERRIAK:

2001.eko uztailaren 6az geroztik, EUSKALDUNON EGUNKARIAk Zuberoako asteroko albisteak ematen ZITUEN. Albisteak Herri informazioa sail berrian agertzen ZIREN, Iparraldeko HERRIA astekariatik harturik eta Jean-Louis Davant zuberotar euskaltzainak zuberera normalizatuan idatzirik.

Orok dakigunez, Euskaldunon Egunkaria itxi digute. Ez dut bilatu oraindik BERRIA egunkariak eskualdeko albisterik ematen duenik. Dena dela, Jean-Louis Davant-ek ez duela gehiago Herrian idazten uste dut.


2. ZUBEROAKO HERRIAK:
 
 
Zuberoako herriak lau kantonamendutan banandurik dira:
  • Maulekoan: 19 herri.
  • Atharratzekoan: 16 herri.
  • Donapaleukoan: 7 herri.
  • Oloruekoan: herri bat, Eskiula.
Zenbait ohar:
  • Donapaleu herri baxenafarra da, eta Olorue biarnesa.
  • Jeruntze, Inhaze eta Aramitze, auzo euskaldunak badituzte ere, herri biarnesak dira.

Zuberoako herriak (141 ko)

Hona hemen Euskaltzaindiak eman duen zuberotar herrien zerrenda:

Jean-Louis Davantek zenbait argibide eman du HERRIA aldizkarian azken errolda eta Zuberoako herrien banaketaren gainean:
3. HISTORIA:

Oraingoz ez dut "Investigación y Ciencia" errebistan atzeman artikulu bat baizik emanen, osos jakingarria iruditzen zaidalako. Europarren "euskal" jatorria aipatzen du ... erdaraz:
 

(208 kb)

(278 kb)

(274 kb)

(268 kb)

(283 kb)


(259 kb)

(233 kb)

(227 kb)

(249 kb)

(239 kb)

LANETAN - EGIN GABE
 

4. EGUNGO EGOERA:

Zuberoako egungo egoeraz jakiteko, ARGIA aldizkarian argitaratu hainbat artikulutara bideratuko zaitut. Gehienak ondoko orrialdetik ibiliz atzemanen dituzu:


EKONOMIA ALORREAN:

KULTURA & POLITIKA ALORRETAN: LARRUN  ALDIZKARIA: ZUBEROA 2010 (2001.eko apirilaren 43. zenbakia)
 

(146 kb)
LARRUN hilabetekariak elkarrizketa bat egin zuen Zuberoako egoeraren inguruan. Hauek dira elkarrizketaren atalak:

Hemen behean ale honen orrialde eskanerrizatuak dituzu:
 
bigarren orrialdea
hirugarren orrialdea
laugarren orrialdea
bosgarren orrialdea
seigarren orrialdea
zazpigarren orrialdea
(230 kb) (207 kb) (251 kb) (199 kb) (264 kb) (229 kb)
zortzigarren orrialdea
bederatzigarren orrialdea
hamargarren orrialdea
hamaikagarren orrialdea
hamabigarren orrialdea
hamahirugarren orrialdea
(263 kb) (228 kb) (260 kb) (229 kb) (276 kb) (222 kb)
hamalaugarren orrialdea
hamabosgarren orrialdea
hamaseigarren orrialdea
hamazazpigarren orrialdea
hamazortzigarren orrialdea
hemeretzigarren orrialdea
(257 kb) (234 kb) (271 kb) (248 kb) (226 kb) (225 kb)
hogeigarren orrialdea
hogeitabatgarren orrialdea
hogeitabigarren orrialdea
hogeitahirugarren orrialdea
hogeitalaugarren orrialdea
(228 kb) (239 kb) (258 kb) (234 kb) (257 kb)

Bestela, bi artikulu argitaratuak izan dira 2002/02/10.eko egunkarian Zuberoako ekonomiarem inguruan:

Jean-Baptiste COYOSen artikulua irakurri berri dut eta jarraian emanen dut zubereraren egoera sozioliguistikoaren argazki osoa azaltzen baitu, bereziki erabilpena eta irakaskuntza :

    > Batua eta zuberera : euskalki baten dinamika (263 kb)
 

Akitaniako argitalpen berezia egin berri dute, Euskal Herriko literatura eta irakaskuntza aipatzen duena.

    > Lettres d'Aquitaine (3,3 Mb)

5. ZUBEROA EUSKAL DEPARTAMENDUAN:
 
Oraingoz, Ipar Euskal Herriak ez du ezagupen ofizialik, eta ondorioz ez egitura politikorik ere. 

Departamendu handiago batean kokatua da (Pirinio Atlantikarrak, 1789.ean sorturik), Biarno okzitaniar lurraldearekin batera. 

Datuak eskuineko marrazkian (104 kb) agertzen dira. 

Ipar Euskal Herria eta Biarnoa Pirinio Atlantikarrak departamenduan

Egungo bi buruko departamendu hori hiru arrondizamendutan banaturik da:

Beraz, Zuberoa Biarnoko alde batekin geratzen da, Ipar Euskal Herriko beste lurraldeetarik bereizirik. Bereizketa hori 1926. urteko erabaki administratibo batetik dator. Lehenago, Ipar Euskal Herri osoa arrondizamendu bakar batean kausitzen zen.

Jean-Louis Davant-ek zenbait artikulu argitaratu du Zuberoako bere auzoekilako hartu-emanen gainean:

Bi artikulu ARGIA aldizkarian ere argitaratua izan da:

6. ZUBEROAKO AUZOKOAK:

Erran zahar bat: "Manexetik, ez aire hunik, ez jente hunik" / "Manexetik, ez aide hunik, ez gizun hunik", erran nahi baita "Manexengatik, ez aire onik, ez jende edo gizon onik".

Ikus EUSKARA/ZUBERERA/ "Altzai-Altzabeheti-Zunharreta" elkarrizketa.
LANETAN - EGIN GABE
 

ARGIA aldizkarian, 1999/07/04.eko alean hain zuzen, Okzitaniari buruzko artikulu oso bat atzeman nuen. Interesgarria da jakitea hango hizkuntza egoera, Ipar Euskal Herriko auzoko naturala dela-eta :
 
(537 kb) (595 kb) (563 kb) (535 kb) (592 kb) (589 kb)

7. BIBA XIBERUA! ELKARTEA:

Urretxu-Zumarragan sortu elkarte honek hainbat zuberotar jende eta elkarterekilako harremanak sendotu ditu.
 
Gutxienez elkarteak egin bi ekintza aipatuko nituzke:
- Xiberoko Botza zuberotar irratiaren aldeko lana.

- Txomin Peillenen liburuaren argitaratzeko laguntza.

Azken liburu hau gomendatzen diot Zuberoa zenbait orrialdetan ezagutu nahi duenari.

Irakur Egunkaria argitaratu artikulua: Agur Zuberoa (2001)


(76 kb)

8. EUSKARAZKO IRRATIAK ETA TOKIKO KOMUNIKABIDEAK:

Iparraldeko hiru irratien frekuentzia nagusiak emanen ditut:
 
Xiberoko botza 95.5 Zuberoa
Irulegiko irratia 91.8 Nafarroa Beherea
Gure Irratia 106.6 Lapurdi
Zenbait emankizun elkarlean egiten dute. Horretarako, Euskal Irratiak elkartea osatu dute.
Radio France frantziar irratiak egitasmo bat burutu nahi omen du: Barnealderako euskarazko emankizunak egitea. Oraingoz ez da eperik, eta ez da oraino erabaki noraino helduko den : Iparralde osoraino ala bakarrik Nafarroa eta Zuberoraino?

ARGIA aldizkariaren bi artikuluk Zuberoako tokiko komunikabideak aipatzen dituzte:


9. ZUBEROAKO SINDIKATUA ETA ZUBEROAKO HERRIEN ERKIDEGOA:

Zuberoako sindikatua egitura zaharra da, frantziar iraultza baino lehen sorturik. Zuberotar herriak oro bere barnean hartzen ditu.

LANETAN - BURUTU GABE

Zuberoako herrien erkidegoa erakunde berria da, eta ez ditu zuberotar herri guztiak biltzen.  Jean-Louis Davantek zenbait argibide eman du HERRIA aldizkarian:


10. PASTORALAK ETA MASKARADAK:

Biak ongi bereizi behar dira, bi antzerki mota baitira. Maskarada komedia da, ihauterikoa. Pastorala, aldiz, trajeria da, udakoa.

10.1. PASTORALAK:
 
2001.ean bi pastorala aurkeztu zuten:
XIBEROKO MAKIA
Idazlea: Jean-Louis Davant
Lekua: Sohüta

ETXAHUN IRURI
Idazlea: Roger Iriart
Lekua: Iruri-Zalgize


2001.eko pastoralak (45 kb)

Ohar gisa, ez da batere ohikoa ber udan bi pastoralaren egitea. Zenbaiten ustez, batak besteari itzala egin diezaioke, baina aldi berean zuberotar udari ikuskizun gehiago eskainzten dio.
 
 
2002.ean Niko Etxartek egin pastorala Altzürükün emanik izan da :
ÜRRÜTI JAUREGIKO PEIROT


Niko Etxart

 


2003. urteko pastorala Idauze-Mendik emanik izanen da.
Izena : RAMUNTXO

Egilea : Pierre Paul BERZAITZ


Egunak :
Uztailaren 27.an : 3 orenak eta erditan

Agorrilaren 2.an : 21 orenetan

2004. urteko pastorala MAULEK emanen du, egun horietan:


Artikulu labur bat ARGIA aldizkarian argitaratua izan da pastoralen gainean:

Eta beste hau EUSKALDUNON EGUNKARIAN: Junes Casenaven elkarrizaketa (zubereraz) Ondoko artikulua EUSKALDUNON EGUNKARIAN ere atzeman dut. Euskal antzerkiaren inguruko liburu baten gainekoa da, eta Zuberoako pastorala bereziki aipatzen du:


10.2. MASKARADAK:

2002.ean bi herrik maskarada bat antolatu zuten : Eskiula eta Gamere-Zihiga. Hona hemen emanaldien egutegia:
 

ESKIULAKOAK GAMERE-ZIHIGAKOAK
Urtarrilaren 13an
Urtarrilaren 20an
Urtarrilaren 27an
Otsailaren 3an
Otsailaren 10an
Otsailaren 17an
Otsailaren 24an
Martxoaren 3an
Martxoaren 10an
Martxoaren 17an
Martxoaren 23an
Martxoaren 24an
Martxoaren 31an
Apirilaren 7an
Apirilaren 14an
Eskiulan
Ez da emanaldirik.
Donaixtin
Irurin
Garindainen
Muskildin
Montorin
Atharratzen
Ez da emanaldirik.
Larrainen
Gotainen
Ez da emanaldirik.
Barkoxen
Lakarrin
Ez da emanaldirik.
Gamere-Zihigan
Urdiñarben
Ligin
Barkoxen
Altzain
Atharratzen
Arrokiagan
Altzürükün
Larrainen (?)
Ez da emanaldirik.
Ez da emanaldirik.
Zalgizen
Idauzen
Santa Grazin
Sohütan


Zoritxarrez, 2004. urterako ez dut maskaradaren programa eskuratu.

11. ZUBEROAKO LITERATURA:

Jakin badakigu euskal letrak Iparraldean sortu zirela. Baxenafarroako Bernard d'Etxepare euskaraz idazteko lehena izan bazen ere (1545, Linguae Vasconum Primitiae), Arnaud Oihenart zuberotarrak bere euskarazko idatziak argitaratu zituen mende bat beranduago (1657, Atsotitzak eta Gaztaroa neurtitzetan).

Lezoko Joseba Aurkenerena Barandiaranek Jean-Louis Davantek eman Zuberoako literaturaren inguruko hitzaldi batean parte hartu zuen 1995. urtean, eta horren ondoren artikulu bat argitaratu.

Oso artikulu jakingarria deritzodanez, bere edukia ondoko Word fitxeroan ematen dut, bai eta Josebari nire eskerrak ere:

> Zuberoako literatura (668 ko).
Bestela, Jean-Louis Davantek argitaratu berri du XX. mendeko zuberotar idazleei buruzko liburu bat, "Zuberoako idazle zenduak" izenekoa (Elkarlanean, 2001).

Azalpenak batuaz emanik dira, eta idatziak zubereraz.

Aitzin solasean, Davantek Txomin Peillenen liburua aipatzen du: "Zuberoako itzal-argiak" (Elkar, 1988). XV., XVI. eta XVII. mendeetako idazleei buruz. Oraingoz, ez da deusere argitaratu XVIII. eta XIX. mendeen inguruan.


(151 kb)

12. ZUBEROTAR EZAGUNAK: antzinekoak eta egungoak

Jakina, zerranda luzea da... (!) Txantxak eta graziak aparte, nahiz eta Zuberoa herrialde ttipia den, badu aski jende ezagunik.

Deskribapen gehienak HARLUXET Hiztegi Entziklopedikotik hartu ditut.

Bernard GOIENETXE "MATALAS" : apaiza (Mithikile, ? - Lextarre 1661). Bordelen ikasketak egin eta erretore egon zen jaioterrian; hizlari onaren fama zuen. Frantziako erregeak herri-lurrak salgai jarri zituen ediktu bat egin zuen (1639), Zuberoako foruen aurkakoa zen baina, eta Iruriko kondeak erosi zituen. Horren eta zerga-gehiegikeriaren aurka altxatu ziren laborari zuberotarrak, Matalas buru zutela (1661-VI). Mauleko gaztelua setiatu zuten, baina Oloroeko apezpikuak, Arnaud-François Maitiak, Matalasekin hitz egin eta altxatuak hiriburutik irten zitezen lortu zuen. Hiru bat hilabetez altxatuak nagusi izan ziren Zuberoan, bertako nobleek armada ekartzea lortu zuten arte. Milaka laborarik egin zieten aurre Sohüta inguruan errege-tropei, baina hauek Matalas preso hartu zuten (X-3) eta Maulera eraman (1661); epaitu, heriotza-zigorra ezarri eta Lextarren lepoa moztu zioten (X-8). Burua Mauleko gazteluan eseki zuten gauean eta bertan egon zen herritarrek kendu arte.

Arnaud OIHENART : politikaria, historialaria eta abokatu (Maule, 1592 - Donapaleu, 1667). Higanotek zituzten eskubideengatik protestatzeko Mauleko hiritarrek diputatu hautatu zuten (1618). Silbieteko sindiko izan zen (1623-1627). Nafarroako kantzelariordearen alargunarekin ezkonduta Nafarroako noblezian sartu zen. Nafarroako (Nafarroa Behereko) Parlamentuko abokatu eta Agramonteko etxearen intendente izan zen. Azken hogei urteak historia ikertzen, auziak konpontzen eta auzi horietaz idazten eman zituen: Baigorri, Erroibar, Luzaide eta Baztanen arteko muga-arazoak konpondu zituen (1660) eta Baionako apezpikuaren eta Orreagako priorearen arteko ondasun-banaketa erabaki zuen (1665). Euskal Herriko historiaz eginiko lanak ditu garrantzitsuenak: Notitia Utriusque Vasconiae, tum Ibericae, tum Aquitanicae (1638). Bertan Euskal Herriko historia Erdi Arora arte kontatu zuen, ez espainol ez frantses ikuspuntutik, Euskal Herrikotik baizik. Liburu honetan, "De silabarum quantitate" artikuluan, ordura arteko bertsogintzaren moldeal hautsi eta bertsogintza kultu eta berri proposatu zuen. Halaber, Oihenarten gastaroa neurhitzean (1657) eta L'art poétique basque (1665) liburuetan bertsogintza landuaren arauak deskribatu zituen italiera, gaztelania eta batik bat Erdi Aroko latinaren errima eta neurriak eredutzat harturik. Bertsogintza aberastu nahi izan zuen, bai forma aldetik bai eta gai aldetik ere. Oihenart eskolatua eta ikasia zen; lehen euskal idazle zuberotarra izateaz batera, apaiz ez zen lehen kritikari, historialari eta idazlea da. Euskal Herriko historiari buruzko bilduma egiten ari zela hil zen; bildutako dokumentu eta oharrekin 20.000 orrialde osatu zituen, baina gehienak desagertu egin dira. Les proverbes basques (1657) obran, atsotitz-bilduma egin eta euskaraz poesiak idazteko erabilitako eta berak proposatutako ortografi sistemaren berri eman zuen.

Pierre TOPET "ETXAHUN" : bertsolaria (Barkoxe, 1786-1862). Familiako giro txarrak eraginda, izaera bortitz eta arriskutsuko pertsona bilakatu zen. Amodiozko krimen batengatik epaitu eta kartzelaratua izan zen. Bere etxe eta herritik desterratu egin zuten; Santiago eta Erroman ibili zen bere zoritxarra kantatuz. Euskal Herrira itzuli eta Santa Grazin artzain egon zen. Ez zuen inoiz bere lana argitaratu; bere bertsoak ahozko tradizioari esker gorde dira, idatzitako koadernoak sendikoek erre egin baitzituzten. Bi eratako berstoak idatzi zituen: satirak eta elegiak. Satirak gazte denborako lana izan ziren, Oi laborari gaxua. Elegietan, herriko giroa azaldu zuen: Ahaide delicious huntan, Bi bertset dolorusik, Mündian malerusik, Gaztalondoko neskatillak, Sarrantzeko pastorala, Hiltzerako kantoriak. Bertsolari izateaz gain, poeta ere bazen eta bere bizi zorigabearen emaitza ziren olerkiak idatzi zituen.

PANDEIA elkarteko Juan Luis Fernández Gutiérrez-i eskertzen diot Pierre Topet Etxahunen bertsoak fitxero batean igortzea. Idazkera Etxahunena da, hau da, frantses hizkuntzarena:

    > Pierre Topet Etxahunen bertsoak (98 ko)


Agosti XAHO : idazle, kazetari eta hizkuntzalari (Atharratze, 1810 - Baiona, 1858). Ekialdeko hizkuntzak ikasi zituen, eta erromantikoen aroa bizi izan zuen. Liburu oso ospetsu eta polimikoak idatzi zituen euskaraz zein frantsesez: Azti-beguia (1834), Voyage en Navarre pendant l'insurréction des basques (1830-1835); a. Abbadiarekin Etudes grammaticales sur la langue euskarienne (1836), Histoire primitive des euskariens-Basques (1847), Lelo ou la Navarre il y a 500 ans (1848). Baionan Ariel egunkari errepublikarra sortu zuen eta 1848ko altxamenduko buru izan zen; bere egunkariari Le Républicain de Vasconie ipini zion izena.  Departamenduko Kontseilu Nagusiko kidea izan zen (1849-1851). Euskal Herri osoan zabaldu zen berak sorturiko "Aitor" mito historiko-politikoa. Kantutegi bat eta lau hizkuntzatako (euskara, frantsesa, gaztelania eta latina) hiztegia utzi zituen.

Emmanuel INTXAUSPE : apaiza eta idazle (Zünharre, 1815 - Omize-gañia, 1902). Baionako apaizgaitegian apaiztu eta San Leon ospitale zibileko kaperaua izan zen 1842-1864 bitartean; orduan idatzi zuen Jinkoak giçonareki eguin pactoac deboziozko liburua (1851). Bonaparte printzeak eskatuta San Mateoren ebanjelioaren zubererazko itzulpena (1856) eta Iturriagaren Elkarrizketak prestatu zituen (1857). Ondoren Le verbe basque bere lan nagusia, eta Apokalipsiaren zubererazko itzulpenak prestatu zituen. Baionako apezpikuaren idazkari nagusia izaki, Vatikanoko kontziliora lagundi zion (1869). Ohorezko bikario nagusi eta Baionako karmeldarren komentuko nagusia izan zen. Idazle oparoa izan zen; Axularren Gero berrargitaratu zuen eta Le Peuple Basque (1893), Maria Birjinaren hilabetia (1894), kantika santiak (1897) lanak idatzi.

Louis GEZE : apaiz eta idazlea.

Madeleine JAUREGIBERRI : idazle eta euskaltzale (Aloze, 1884 - Ziboze, 1977). Herria, Gure Herria, Basque Eclair, Miroir de la Soule eta Sud-Ouest aldizkarietan euskararen aldeko artikuluak idatzi zituen. Ipar Euskal Herriko "Begiraleak" euskal emakume nazionalisten taldeko lehendakaria (1933-1934) eta Aintzina talde abertzaleko kidea izan zen. Bestalde, Ipar Euskal Herriko eskoletan euskararen irakaskuntza bideratzeko ikasbidea prestatu zuen. Mirakuilu bat, Zikoitza eta Euskaldun jantziak antzerkiak idatzi zituen. Euskaltzain urgazle eta 1975az geroztik euskaltzain ohorezkoa izan zen.

Jean LARRASKET "ABADEA": idazle eta apaiza (Eskiula, 1885-1953). Biarnon jaioa. Euskal fonetikaren eta zubereraren azteketa linguistikoak egin eta, batik bat, RIEVen argitaratu zituen (1927-1939). Beste hainbat lanen artean aipagarria da Pierre Lhanderekin batera eginiko Le poète Pierre Topet dit Etchahunet ses oeuvres lana (1946). 1928az gero euskaltzain urgazlea izan zen.

Pierre BORDAZARRE "ETXAHUN IRURI" : pastoralgile eta bertsolaria (Iruri, 1908-1979). Zuberoako tradizioari atxiriko herri-poeta izan zen; Euskal Herri osora hedatu eta ospetsu egin diren kantuak ondu zituen (Agur Zuberoa). Zuberoako ohizko antzerkira herri-gaiak eramanez, bederatzi pastoral idatzi zituen: Etxahun (1953), Matalaz (1955), Berterretx (1958), Santxo Azkarra (1963), Iruriko Kuntia (1966), Txikito Kanbo (1967), Pette Bereter (1973), Ximena (1979) eta Iparragirre (1980). Euskaltzain urgazle izan zen. Guillermo EPHERRE : idazlea (Altzürükü, 1911 - Baiona, 1975). Baionako apezpikuaren idazkaria izan zen 1937-1949 bitartean eta Baionako katedraleko ohorezko kalonje egin zuten 1949an. Debozioko liburuak (Katechima, 1941; Elizako libria, 1947; Haurren lehen katixima, 1956) eta Botzez ta bihotzez kanta-bilduma idatzi zituen. Gure Herriako zuzendaria eta Herriako kolaboratzailea izan zen. Euskaltzain osoa izan zen (1958-1975).

Jon MIRANDE AIPHASORHO : idazlea, jaiotzez paristarra (Paris, 1925-1972). Andima Ibiñagabeitiarekin ikasi zuen euskaraz eta hamabost hizkuntza ezagutzen zituen. Kultura handiko gizona zen, hizkuntzalaritza, literatura, filosofia eta eta zuzenbidean aditua. Miarritzeko Euskal Biltzarrean ezagutu zituen Hego Euskal Herriko hainbat euskal idazle eta euskaltzale (1948), batez ere gerraurrekoak. Eusko Ikaskuntzako idazkaria (1974?) eta Euzko Gogoa, Egan eta Gernika aldizkarietako kolaboratzailea izan zen. Txomin Peillenekin kritika ironiko zorrotza nagusi zuen Igela aldizkaria sortu zuen bere lanak zentsurarik gabe argitaratu ahal izateko (1960). Euskal literaturan ohizko zen prosa eta poesiatik urrun ibili zen; estilo beltza eta pertsonaia madarikatuak hartu zituen oinarri. Antiklerikala eta patriotismoaren barruan "euskaldun-fededun"-aren kontrakoa, heterodoxian mugitu zen, garaiko hainbat tabu, sexualak barne, hautsi nahirik. Itzulpenak, poesiak (Orhoituz, 1976?), ipuinak eta nobela (Haur besoetakoa, 1970) egin zituen. Bere ideologiak polemika ugari piztu zuen arren, bere marjinalitateak eta literatura guztiekiko zabaltasunak eragin handia utzi zien ondorengo belaunaldiei. Depresioak jota, bere buruaz beste egin zuen.

Junes CASENAVE-HARIGILE : pastoralgile eta idazlea (Santa-Grazi, 1924). Hizkuntza klasikoko irakasle, Donapaleuko etxekopar eskolako buru, maisuen heziketa iraunkorreko arduradun eta pedagogi aholkularia izan da. Santa Grazi (1976), Ibañeta (1978), Pette Basabürü (1982), Zumalakarregi (1989), Santa Kruz (1992), Agota (1992) eta San Mixel Garikoitz (1994) pastoralak egin eta zuzendu ditu. Bestelako lanak ere egin ditu: Egün oroetako irakurgeiak (1986), Bibliako testuen itzulpena, Ximun Gimon-Zetegiet hagiografia (1991), Amikuze saiakera (1983), Altzaiko Herensügea ipuina, Euskara-Frantsesa eta Frantsesa-Euskara hiztegiak. Euskaltzaindiaren Toribio Alzaga antzerti saria irabazi zuen 1980an eta 1992an. Euskaltzain urgazlea da 1982az geroztik.

Txomin PEILLEN KARRIKABURU : idazlea (Paris, 1932). Santa-Grazin eta Baionan bizi da. Biologian lizentziatu eta euskal letretan doktoratu zen; gaur egun euskara-irakasle da Baionako Fakultatean.  Hainbat aldizkaritan argitaratu ditu artikuluak. Miranderekin batera Igela aldizkaria sortu eta bertako zuzendari izan zen eta Miranderen bizitza eta obrari buruzko lanak egin ditu. Eleberriak (Gauaz ibiltzen dana, 1964; Itzal Gorria, 1963; Gatu beltza, 1967; Kristina Bolsward, 1989), ipuinak (Haur ipuinak, 1955) eta ikerlanak argitaratu ditu. Euskaltzain osoa da 1988tik.

Jean-Louis DAVANT : idazle eta politikaria (Ürrüstoi-Larrabile, 1935). Nekazaritza-injenerutzan doktore eta agronomi irakaslea da Hazparnen. "Enbata"  mugimenduaren (1964) eta EHAS alderdi politikoaren sortzaile eta bultzatzaileetarikoa izan zen (1975). Politika, historia eta gizarte-gaiei buruzko artikulu ugari argitara eman ditu. Histoire du peuple Basque (1977), Nekazari euskalduna, Aberri eta klase burruka euskal mugimenduan (1977) eta Iparraren bila liburuak idatzi ditu.  Poesia (Ihesi, 1990) eta pastoral bat (Abadia Urrustoi, 1986) ere egin ditu. Euskaltzain oso da, G. Epherrek utzitako aulkian (1975)

Pier Paul BERZAITZ : pastoralgile eta kantaria (Muskildi, 1951). Allande Oihenart (1985) pastoraleko sujeta eta Harizpe mariskala (1991) pastoralaren egilea eta sujeta izan zen; 1994an, Junes Casenaves-Harigileren San Mixel Garikoitz pastoraleko doinu eta kantuak prestatu eta aktoreei irakasteaz arduratu zen. Euskal kantuak bilduz diskoak atera eta jaialditan parte hartu ohi du.
 

sartzera